Hotzeko estanpazioa edo forja jarduera adierazgarria da Europako Fabrikazio Mekanikoko industrian.Merkatu globalizatuaren gorakada eta produkzio eta gesti prozesuak optimizatu beharraren ondorioz, beste gauza batzuen artean, Konformazio Prozesuetarako Elementu Finitu bidezko Zenbakizko Analisien softwarearen erabilpena zabaltzen ari da. Ondorioz, enpresatan langile espezilaizatuak izatearen beharra handiagotu da, produkziorako zein diseinuen optimizaziorako.
Hotzeko estanpazio edo forjako industriaren kasuan, automozioa bezalako merkatu konplexuetarako lan egiten denez, pieza bereziak egiteko fabrikazioaren espezializazioa areagotzen ari da.Elementu finitu bidezko zenbakizko analisien teknologiak erabiltzeko aukerak piezen eta erraminten diseinu prozesuetan onura handiak ekar ditzake, diseinuak optimizatu eta pzatan zor daitezken akatsak aurre ikusteko, hortaz,fabrikazio emaitzen kalitatea ziurtatuz eta erraminten errendimendu eta bizi iraupena handituz.
Hotzeko estanpazioko teknologien formakuntzari dagokionez, orainarte enpresa bakoitzak bere enpresa barnean landu du., urteetan beraien prozesuen optimizazioan “froga-akats” esperientzia enpirikoen metodoa erabiliz.
Fabrikazio mekanikoan espezializatuak diren Europa mailako Lanbide Heziketako ikastetxeetan, gai honetan ez da garatu formazio proposamenik, disziplina oso espezializatua eta teknologia hauen kostu altua delako, honek ikerkuntza eta enpresako esperientzia praktikoetan oinarritzea eskatzen du.
Testuinguru honetan, 2004.urtean, Gipuzkoako 30 enpresak osaturiko talde batek, Lanbide Heziketako Miguel Altuna institutuari eskaera luzatu zuten.Enpresa hauen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza departamentuaren, lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzaren Sailburuaordetza eta Tknika-rekin (Lanbide Heziketako Berrikuntza Zentrua) lankidetzan, MAIATZ, izeneko formakuntza eta zerbitzu programa bat sortu zen.Burutzen ari diren hainbat formakuntza jardueren artean Leonardo Berrikuntzen Transferentzia MAIATZ SIMULFORM proiektua aurkitzen da.
MAIATZ SIMULFORM-en helburua Goi mailako Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko arloan, hotzeko estanpazioko prozesuen optimizaziorako Elementu Finitu bidezko Zenbakizko Analisien Teknologien formakuntza programa espezifiko baten garapena da.
MAIATZ SIMULFORM-ek Europako Etengabeko Ikaskuntzaren Programaren barnean Leonardo da Vinci / Berrikuntzen Transferntzia 2008-ren laguntza jasotzen du.
MAIATZ SIMULFORM en lehentasuna “Lan merkatuan langile helduen gaitasunen garapena sustatzea”da,fabrikazio mekaniko arloko langile eta etorkizuneko langileak lortuz, horrela beraien enplegagarritasuna hobetzeko lan merkatu hontan eta etorkizuneko lan inguruko eskakizunetara egokitzeko.
*Aurkezten den proiektu hau, Komisio Europearraren laguntzaz finantzatua izan da. Web gune honen edukia egilearen erresponsabilitate exklusioboa da. Komisioak ez du zabaldutako informazioaren erabilpen okerraren ardurarik hartzen.